“Gure jarduerak bizirik irauteko dibertsifikatzen ari gara: oilaskoen hazkuntza, joskintza, gozogintza…”
45 urte, 3 seme-alaba.
Kébémerren bizi da
“Ia dena oso geldirik dago. Helburua bizirik irautea da. Horretarako, gure jarduera dibertsifikatzen ari gara, dela joskintzan arituz, oilaskoak haziz...
Bat-bateko eguraldi-aldaketek, orain hotza eta gero bero handia, hazten ditugun oilaskoei eragiten diete. Hotz handia dagoenean, hil egin daitezke. Edo arratsaldean hotza egingo duela aurreikusi eta etxaldea aklimata dezakezu, baina gero, ustekabean, beroa dator. Agian, oiloek ere ezingo dute beroa jasan. Pentsua ere garestitzen ari da. Hala, oilaskoak saltzen dituzunean, ez duzu ezer irabazten. Ezin zarelako lanik egin gabe egon egiten duzu, benetan, baina ez da ia ezer irabazten. Halaxe da, hori da errealitatea.
Landatzeko orduan, haziak erosten dituzu, baina litekeena da gero belar ziztrin batzuk besterik ez jasotzea. Beraz, azienda elikatzeko baliatzen ditugu, baina ez dugu alerik eskuratzen. Aurten, ziazerba apur bat bakarrik bildu dugu. Baina besterik ez. Gainerakoa abereentzat izan da.
Gozotegiarekin ondo ateratzen ari gara bizimodua. Ekitaldietarako eskariak jasotzen ditugu, eta hortik etekinak eskuratzen ari gara. Gainera, hemen lan egiten duten emakumeek ekoizpenaren zati bat etxera eraman eta, horrela, jateko zerbait gehiago izan dezakete.”
“Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean” ikerketan klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko identifikatutako jardunbide egokien eta neurrien artean, nekazaritzako azpiproduktuetan oinarrituriko abereentzako elikagaien ekoizpena dago. Emakumeekin loturiko jardunbide egokia da, nahiko berritzailea eta diru-sarreren eta elikagaien iturriak dibertsifikatzeko aukera handia ematen duena.
Ildo horretan, baso- eta artzaintza-sistemak abeltzaintza-ekoizpen iraunkorrerako eta, bereziki, hausnarkari txikientzako aukera errentagarri gisa proposatu dira, balia daitekeen bazka-biomasa kantitatea eta haren kalitatea handiak direlako. Zuhaitzen, zuhaixken eta uzta osteko hondakinen hosto-masa mantenugai ugari dituelako bereizten da.