Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan
Bigarren Hezkuntzako ikasleekin edota gazte eta nerabeekin kulturartekotasuna landu nahi duen pertsona orori laguntzea du xede.
Inskripzioak:
Datak:
Izena emateko epea: 2024ko urtarrilaren 24etik 2024ko martxoaren 6ra.
Ikastaroaren datak: 2024ko martxoaren 7tik apirilaren 8ra.
Iraupena: 45 ordu (15 ordu/modulua), hilabete batean zehar (modulu bakoitzak 10 egun inguruko iraupena izango du)
"Nola landu kulturartekotasuna bigarren hezkuntzan" ikastaro birtualaren laugarren edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Nazioarteko Elkartasunak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundua, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin edota gazte eta nerabeekin kulturartekotasuna landu nahi duen pertsona orori (bereziki hezkuntza-arloko langileei) laguntzea du xede.
Horretarako, eduki teorikoa eta praktikoa eskaintzen da, eta Bigarren Hezkuntzan kulturarteko jendartea sustatzeko irtenbide praktikoak eraikitzeko hainbat jarduera eta eztabaida-foro proposatzen dira. Ikastaroaren diseinua erraza eta praktikoa da, denbora gutxi izan arren beren burua prestatu nahi dutenentzat ezin hobea.
1. Ikasketa-plana
Helburuak:
- Kulturartekotasunaren, diskriminaziorik ezaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontzeptuak ulertzea giza eskubideen eta genero-berdintasunaren ikuspegitik.
- Kulturartekotasunaren aldeko lan-esperientzia praktikoak ezagutzea, boluntariotzatik eta hezkuntzatik.
- Kulturartekotasunaren, arrazakeriaren aurkako eta gorrotoaren aurkako sentsibilizazio-lanerako tresna praktikoak garatzea nerabeekin, batez ere bigarren hezkuntzakoekin.
Metodologia:
Ikastaroak hiru modulu izango ditu guztira, 4 astetan eta 45 orduko dedikazioarekin garatuko direnak. Bakoitzak bere eduki didaktikoak, foro birtuala eta jarduerak izango ditu. Modulu bakoitzeko eztabaida-foro bat prestatuko da. Bertan, gogoeta kritikoa sustatuko da, baita ikasleen artean iritziak eta esperientziak trukatzea ere.
1. modulua. ZER DA KULTURARTEKOTASUNA?
Lehen modulu honetan, kulturaren, kulturartekotasunaren eta kultura-aniztasunaren kontzeptuei buruzko ibilbide bat egingo dugu, giza eskubideen ikuspegitik.
2. modulua. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Bigarren moduluan, kulturartekotasunean lan egiteko ulertu behar diren hainbat kontzeptu ikusiko ditugu, hala nola genero-berdintasuna, migrazioa eta babesa giza eskubideen ikuspegitik; baita arrazismoa, xenofobia eta gorrotoaren diskurtsoa bezalako kontzeptuak ere; eta horiei nola aurre egin.
3. modulua. KULTURARTEKO LANAREN ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK
Modulu praktiko honek kulturarteko laneko kasu praktikoak biltzen ditu, eta ikaskuntza horiek praktikoki bigarren hezkuntzan sartzea proposatzen du.
2. Hartzaileak:
Ikastaroa, batez ere, bigarren hezkuntzatik eta/edo nerabeekin kulturartekotasunean sentsibilizatzeko eta hezteko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago (bereziki, irakasleei); Giza Eskubideak, kulturartekotasuna eta genero-berdintasuna, Bizkaiko eta atzerriko gazteen artean bete daitezen ikasteko eta aldarrikatzeko borondatea duten gizarte- eta hezkuntza-eragileei.
3. Ebaluazioa eta ziurtagiriak
- Ikastaroa gainditu eta aprobetxatu izanaren ziurtagiria Nazioarteko Elkartasuna/ Solidaridad Internacional GGKEak emango du. Ziurtagiri hori lortzeko, ikastaroko modulu guztiak gainditu behar dira. Modulu bakoitza gainditzeko, hiru baldintza hauek bete behar dira:
- Ikastaroko materiala irakurri
- Modulu bakoitzeko jarduera modu positiboan egitea eta gainditzea, honako emaitza hauekin:
- Oso ondo (Gainditua) – Modulua gaindituta.
- Gainditu gabea – modulua gainditu gabe.
- Aurkeztu gabe – modulua gainditu gabe
- Ikasturtean zehar plataforman egingo diren eztabaida-foro GUZTIETAN aktiboki parte hartzea. Modulu bakoitzaren hasieran, irakasleak eztabaida-foro bat irekiko du, eta galdera batzuk egingo ditu ikasleen parte-hartzea eta interakzioa dinamizatzeko. Foro bakoitzeko eztabaidetan gutxienez behin parte hartu beharko da modulua eta ikastaroa gainditzeko. Parte-hartzeak honako hauek barne har ditzake, besteak beste: gogoeta eta planteatutako galderen erantzunak, gaiari buruzko beste gai eta iritzi batzuen planteamendua, testuen, bideoen, filmen eta moduluaren gairako interesgarriak diren egileen gomendioak.
Inskripzioak:
- Jue 07 Marzo 2024
- 00:00
- Online