Tailer Arespalditza - Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute
Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Kongoko ED eta Kamerunko esperientziak ezagutuko ditugu.
Lagun agurgarriak:
Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, datorren ostegunean, azaroaren 16an, 17:00etatik 19:00era, Arespalditzako Emakumeen Gelako (Barrio La Iglesia 4A, 01748 Arespalditza, Araba).
Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Kongoko ED eta Kamerunko esperientziak ezagutuko ditugu.
Tailerra Nazioarteko Elkartasuna erakundeak 2022-2023an garatutako Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketan oinarrituta diseinatu da.
Tailer-emaileak:
Jolie Mputela, aktibista eta IRDAS – Saharaz hegoaldeko Afrikaren Garapenaren aldeko Itzulera Ekimena elkartearen presidentea; Diana Moswi Ngala, actibista eta Afrika Miniaturaneko kidea, eta Irene Ortiz de Urbina, ikerketaren koordinatzailea eta Nazioarteko Elkartasuna erakundeko kidea.
Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna, Asociación IRDAS, Afrika Miniaturan, Laia Eskola, Ai
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia, Aiarako Udala
- Jue 16 Noviembre 2023
- 17:00
- Emakumeen Gela, Barrio La Iglesia 4ª, 01478 Respaldiza, Álava