Tailerra Barakaldo - Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute

Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Kongoko ED eta Ginea Konakryko esperientziak ezagutuko ditugu.

Lagun agurgarriak: 

Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, datorren ostegunean, azaroaren 11an, 17:30etatik 19:30era, Barakaldoko Gazte Bulegoan (Santa Juan kalea 17, 48901). 

Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Kongoko ED eta Ginea Konakryko esperientziak ezagutuko ditugu.

Tailerra Nazioarteko Elkartasuna erakundeak 2022-2023an garatutako Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketan oinarrituta diseinatu da. 

Tailer-emaileak:

Jolie Mputela, aktibista eta IRDAS – Saharaz hegoaldeko Afrikaren Garapenaren aldeko Itzulera Ekimena elkartearen presidentea; eta Irene Ortiz de Urbina, ikerketaren koordinatzailea eta Nazioarteko Elkartasuna erakundeko kidea.

Izena emateko: 688 639 935 (Whatsapp) / gaztebulegoa@barakaldo.eus

Antolatzaileak eta emaileak: Nazioarteko Elkartasuna, Haaly Pular, Asociación IRDAS

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gazte Bulegoa Barakaldo, Barakaldoko Udala