Ekintza Humanitarioa eta Larrialdi Laguntza
Krisi humanitarioek munduan kaltetutako pertsonen kopurua apurka-apurka handitzen joan da, bai krisi finkatuak eta krisi konplexuak okerrera egin dutelako, bai hondamendi naturalen segidaren ondorioz.
Solidarity International-ek egiten duen erantzun humanitarioa eta Larrialdi Laguntzak biztanleriaren eta tokiko gizarte zibileko erakundeen parte-hartzea jasotzen du. Gure Ekintza Humanitarioak prebentzioaren, prestatzearen, birgaitzearen eta berreraikuntzaren, gaitasunen indartzearen eta irtenbide iraunkorrak ematen laguntzen duten beste ekintza batzuk biltzen ditu. Eta kontzientziazioa eta aldarrikapen politikoa barne hartzen ditu testuinguru ahulak eraldatzeko xedez. Gure Larrialdi Laguntzak garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen diren larrialdi humanitarioak biltzen ditu.
Ekintza Humanitarioa zein Larrialdi Laguntzak bizitza babestea eta salbatzea, giza sufrimendua prebenitzea eta arintzea, biztanleriaren oinarrizko eta berehalako beharrei aurre egitea, giza duintasuna berreskuratzea eta haien eskubideak sustatzea dute helburu. Gure Ekintza Humanitarioko Plan Estrategikoan zehazten dira eta behartsuenari eta ahulenari zuzenduta daude, kaltetutako populazioen artean bereizketarik egin gabe (genero, nazionalitate, arraza, sexu, sinesmen politiko edo erlijiosoagatik).
Helburu humanitarioen garapena modu autonomoan egiten dugu esku hartzen dugun eremuei dagokienez interes politiko, erlijioso, militar edo bestelakoetatik, gatazka armatu batean edo gatazkan dauden alderdietako baten alde kokatu gabe.