Gizonekin alderatuta, emakume helduen alfabetatze-maila oso baxua da. Desberdintasun honek emakumeen esparru pribatuan eragina du eta eremu publikoetan parte hartzea eragozten die.
Gure lanaren lan-ildoak 4 dira:
Eskola publikoen eta berauetako irakasleen bitartez, biztanleria heldua –emakumeak gehienbat– alfabetatzeari ekin zitzaion prestakuntza-beken bitartez, helduentzako pedagogia- eta metodologia-ikastaroen bitartez, eta autodidaktei zuzendutako programen bitartez. Portugaleteko proiektuari esker, irakurtzen eta idazten ikasi dutela frogatzen duten ikasketa-ziurtagiriak eskuratu dituzte onuradunek.
Emakumeen eremuetan sentsibilizazio-lana da nabarmendu beharrekoa, emakumeen eskolaratzea ahalbidetzeko gainerako senideek hartu behar duten konpromisoa azpimarratuz. Eta emakumeen hezkuntza errazteko, euren gain dituzten adin txikikoekin eskolara joateko aukera ematen zaie; horretarako, haurtzaindegi bat egokitu da.
“Odol-Mineralek” pizten duten diru-goseak Kivu Hegoaldeko probintzia (Kongoko E.D.) bidegabe ebatsi eta suntsitu egiten du. Etengabeko gatazkek bertako biztanleak eraman dituzte zaurgarritasun-egoera latz batean bizi izatera, eta batez ere emakumeen kasuan.
Facebook
Twitter
Email
YouTube
NORTZUK GARA | EKIMENA | ERRONKA | EMAKUMEEN ESKUBIDEAK | BERDINTASUNAREN ALDEKO ALFABETATZEA
T. 944 792 258 solidaridad@sol-inter.org Conde Mirasol 7, behea. 48003 Bilbo
WWW.SOLIDARIDADSI.ORG