ES | EU  

Ekimen hau bat dator Emakumeen Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Elkartasun konpromisoarekin, baita hasieratik bertatik garatu dugun lanarekin ere, munduan emakumeen eta gizonen artean dauden ezberdintasunak sorrarazten dituzten eta erreproduzitzen dituzten egiturak aldatu nahi ditugu eta.

Nazioarteko Elkartasunak sustatzen duen garapena gizatiar, iraunkor eta zuzena da eta emakumeen eta gizonen ahalmenak indartzen ditu jarduera-estrategia berriak ezarriz, bizitzaz indarkeriarik gabe gozatu ahal izateko, botere-maila handiagoak irabazteko, baliabideak eta berauen kontrola eskuratzeko eta eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak askatasunez eta osorik erdiesteko.

10. artikulua. Estatu Parte-hartzaileek neurri egokiak hartuko dituzte emakumearen aurkako diskriminazioa ezabatzeko, hezkuntzaren alorrean gizonekiko eskubide-berdintasuna ziurtatuz eta bereziki gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuz: e) Hezkuntza iraunkorreko programetan parte hartzeko aukera berberak, alfabetatze funtzionala eta helduen alfabetatzea barne, gizonen eta emakumeen ezagutza-mailan egon daitezkeen aldeak ahalik eta azkarren murriztuak izan daitezen;».

Emakumeen aurkako diskriminazio-mota guztiak ezabatzeari buruzko biltzarra)

 

Koltanaren 5 panpinen bilduma
Conoce la iniciativa y compártela

Koltanaren panpinak erosita, babes itzazu Kivu Hegoaldeko emakumeak, Kongoko E.D.an.

“Odol-Mineralek” pizten duten diru-goseak Kivu Hegoaldeko probintzia (Kongoko E.D.) bidegabe ebatsi eta suntsitu egiten du. Etengabeko gatazkek bertako biztanleak eraman dituzte zaurgarritasun-egoera latz batean bizi izatera, eta batez ere emakumeen kasuan.

Facebook Twitter Email YouTube

NORTZUK GARA  |  EKIMENA  |  ERRONKA  |  EMAKUMEEN ESKUBIDEAK  |  BERDINTASUNAREN ALDEKO ALFABETATZEA

T. 944 792 258 solidaridad@sol-inter.org Conde Mirasol 7, behea. 48003 Bilbo
WWW.SOLIDARIDADSI.ORG